KONTZERTUAK: Rock-a, folk-a, pop-a...

MIKEL MARKEZ

"1971ko urriaren 4an jaio zen Errenterian. Hamabost urterekin gitarra jotzen eta lehen kantuak egiten hasi zen, jendaurreko kantu saioak eskainiz. 1989an lehen grabaketa burutu zuen, bidea ireki zion bere lehen maketa eta 20 urte betetzerako argitaratu zuen lehenengo diskoa, 1991ean, 'Eta etorri egin zait' izenburuarekin. Bakarlari bezala hamar disko kaleratu ditu ondorengo ibilbidean. Euskal Herriko txoko gehienetan kantatu du eta zuzenean Silvio Rodriguez, Mikel Laboa, Benito Lertxundi edo Paco Ibaņez bezalako kantariekin aritu da. Diskotan berriz, euskal musikari askorekin kolaboratu izan du eta aldi berean, letrak ere idatzi ditu beste kantari edota taldeentzat ere. Euskal Herritik kanpora ere emanaldi ugaritan parte hartu du Mikelek. Europan Frantzian, Ingalaterran, Espainian edo Irlandan. Estatu Batuetako Boisen, Kalifornian eta New Yorken, Kuban, Venezuelan edo Argentinan. Kolaborazio ugari egin ditu beste zenbait artistekin ere. Aipagarrienak Pako Aristi idazlearekin ondutako kantu eta poesia errezitaldiak (Tribuaren hitz galduak, Abiadura handiko urte baten kronika eta Tabuak saltsa berdean), Erramun Martikorena kantariarekin erdibana buruturiko hainbat kantaldi eta Eņaut Elorrietarekin prestaturiko Baga, biga, higa hitzaldi-kantaldia".


[ Itzuli ]

 


El Juncal errepidetik Trapagara Z/G
Ugartena Poligonoa– Pabelloi 7

Telefonoa: 944 862 444




bizkaia@ama-lur.com
gipuzkoa@ama-lur.com
araba@ama-lur.com